Bastidako Ikastolan 2-12 urte arteko 134 ikasle izan dituzte aurten. Haur kopuru handia, duela 25 urte zazpi haur eta irakasle batekin abiatu zirela aintzat hartzen bada. Bastidako Ikastolako arduradunei pozgarria zaie ume kopurua hainbeste hazi izana, baina, era berean, arazoak sortu dizkie: egoitza txikia da ikasle kopuru hori hartzeko.
Ondorioz, egoitza handiago baten premia daukate, eta horixe lortu nahi dute Araba Euskaraz jaiaren bidez: ikastola handiagoa atontzeko dirua.
Nolanahi ere, ez dute ahantzi aurtengo urtemuga biribila, eta apirilaren 24an, omenaldia egngo diete duela 25 urte Bastidako Ikastola martxan jarri zutenei.
Euskara
Bastidan egingo dute Araba Euskaraz, ekainaren 20an
Ekainaren 20an egingo da aurtengo Araba Euskaraz, hain zuzen ere, Errioxako Bastida herrian. Bastidako Ikastolak 25 urte bete ditu aurten, eta horixe da Araba Euskaraz festa han egiteko arrazoietako bat. Baina hori baino zio garrantzitsuago bat ere bada: Bastidako Ikastolari txiki geratu zaiola egungo egoitza, eta handiagoa behar dutela. Beraz, egoitza handiago hori eraikitzeko bildu nahi dute dirua. 'Uzta hartuaz, uztartuaz' da aukeratu duten leloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu