GIZARTEA

Basurtuko hondakin biologikoekiko "arduragabekeria" salatu du LABek

Hondakin biologikoen gaineko praktika txarrak dituela salatu du sindikatuak, sarean zabaldutako argazkien bidez. Basurtu ospitaleko zuzendaritzak, ohar bidez, ez du gertaera gezurtatu, eta nabarmendu du ez dela arriskuan jarri osasun publikoa.

Hondakinak, Basurtuko ospitalean botata. LAB SINDIKATUA
2016ko maiatzaren 5a
10:54
Entzun

Bilboko Basurtuko ospitaleak ingurumen kudeaketaren ISO 14001 ziurtagiria duela eta, beraz, hondakin guztiak banatu eta jasotzeko prozesua "ezin hobeki" ezarrita dute. Adierazi dutenez, sindikatuetako ordezkariak jakinaren gainean jarri dituzte eta behin-betiko ondorioak jakitean horren berri emango zaie.

Gertaerak apirileko hirugarren astekoak dira. LABen arabera, Iturrizar eta Areilza pabilioien artean boltsa beltz handiak zeuden utzita, zapalduta, eta hondakin biologikoak kanpoan zituztela, tartean, odol kopuru handia eta material kirurgiko ugari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.