Joseba Alvarez Batasuneko buruzagiak gogor salatu du Giuliano Cavaterraren atxiloketa. Herenegun Baionan atzeman zuen Frantziako Poliziak Cavaterra Batasuneko nazioarteko taldeko kidea, eta ETAren Zutabe aldizkariari buruzko inkestan kokatu zuen atxiloketan. Inolako kargurik gabe libre utzi zuten atzo.
Atxiloketa horrek "pozoitze" helburua du Alvarezen iduriko; areago, Batasuna ETArekin nahasteko "pozoitze kanpaina mediatikoaren" parte dela esan du. Ildo horretatik, Batasunak "soilik Batasunarentzat" lan egiten duela azpimarratu du, eta erakunde horren barruan Cavaterraren egitekoa "Euroa liberal baten aurka egitea" dela azaldu.
Arestian aipatu bezala, herenegun atxilotu zuten Cavaterra, Zutabe-ekin lotuta. Urtarrilaren 6an Hernanin (Gipuzkoa) atxilotu zuten Sebastien Bedouret kazetari frantziarraren deklarazioetan oinarritu ziren Cavaterra atxilotzeko. Deklarazio horiek torturapean egin zituela salatu zuen Bedouretek.
Politika
Batasuna ETArekin nahasteko "pozoitze kanpaina mediatikoa" dagoela abian salatu du Alvarezek
Kanpaina horren barruan kokatu du Giuliano Cavaterra Batasuneko nazioarteko taldeko kidearen atxiloketa. Batasunak "soilik Batasunarentzat" lan egiten duela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu