eRREAKZIOAK / batasuna

Batasuna: "PSOEren eta UMPren Gobernuek elkarrizketa eta negoziazio prozesua martxan jarri beharra daukate"

"Arduraz" jokatzeko garaia da orain Batasunaren iritzian. PSOEren eta UMPren Espainiako eta Frantziako gobernuei, "elkarrizketa eta negoziazio prozesua martxan jarri beharra" dutela esan die, eta "irtenbide demokratikoaren alde ekarpena egiteko" aukera baliatuz "aktibitate politikoa baldintzatzen duten aktibitate errepresibo guztiak bertan behera uzteko" eskatu. Bestalde, "lurralde eta ideia bazterketarik gabeko" alderdien mahai osatzearen garrantzia azpimarratu dute.

2006ko martxoaren 22a
19:21
Entzun
"Alderdi politiko eragile sozial eta sindikalek duten erantzukizuna ere beren egin behar dute" irakurri du Marije Fullaondok, "Euskal Herrian prozesu demokratikoa eman dadin baldintzak sortu eta ekimenak bultzatzeko". Haiei dagokie, alderdien mahai sortzea Batasunaren iritzian, "lurralde eta ideia bazterketarik gabe".

Azaldu dutenez, "bakera eta irtenbide demokratikora hurbiltzen gaituen ekimen baten aurrean gaude". Horregatik, garrantzitsu dela uste dute "denak beren erantzukizunaz ohartzea".

Euskal gizarteak erabakitzen duena errespetatu beharko dela abisu eman dute, gainera.

Beraiek duten "herri honekiko konpromisoa" berretsiz amaitu du testua Fullaondok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.