Goirizelaiak agertu duenez, joan den ostiralean SAk Eusko Legebiltzarrean Lan Osasunerako Plangintzari emandako babesa elkarlan horretarako prestutasunaren adibide da. Nolanahi ere, Ibarretxe lehendakariak SA eta Batasunaren inguruan duen jarrera salatu du Goirizelaiak, Gasteizko Hiruko Gobernuko kideei eurekin harremanak izatea "galarazi" egin diela azaldu baitu: "Akordioak iristeko beharrezkoa da elkarrizketa, Ibarretxek horrelakorik ez egiteko agindua emana zuen. Hirukoak, Ibarretxeren aginduz debekatua zuen gurekin akordioak egitea", adierazi du.
Hala ere, borondate politikoa aldatzen bada, eurak irekita daudela azpimarratu du Goirizelaiak. "Momentu honetan borondate politikoa aldatzen bada, eta, benetan, aldaketa horretan prest badaude zenbait gauzei buruz hitzegiteko, eta gutxieneko batzuetan akordioetara iristeko, guk ez dugu problemarik edukiko hitzarmenetara heltzeko", esan du Goirizelaiak Euskadi Irratian.
Batasunaren Anaitasunako agiria
Batasunak alderdi abertzaleei egindako elkarlanerako proposamenak "erantzun onak" jaso dituela esan du Goirizelaiak
Iragan azaroaren 1ean Batasunak Anaitasunako agiriaren bidez alderdi abertzaleei egindako elkarlanerako eskaintza "erantzun onak" ari dela jasotzen adierazi du gaur Jone Goirizelaia Batasunako buruzagi eta SA Sozialista Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak. Ildo horretatik, SA taldea "euskal gizartearentzat garrantzitsuak" diren gaietan ekarpenak egiteko prest dagoela esan du, "baita aurrekontuetan ere". Dena den, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak Hiruko Gobernuko kideei Batasunarekin harremanak izatea "galarazita" izan duela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu