Pernando Barrena Batasuneko kidea izan da hizlari Prozesu Demokratikoa Nafarroan kokatzeko oinarriak izeneko manifestuaren aurkezpenean. Plazaratu duten agiriak "beste urrats bat" dakarrela azaldu du Barrenak.
Nafarroaren ere gatazka dagoela azpimarratu du Barrenak eta UPNk eta PSNk ezin dutela hori ukatu. Nafarroan dagoen gatazka hori politikoa dela adierazi du eta Euskal Herri osoari eragiten diola. Batasunaren "herriari hitza ematena datza konponbidea". Besteak beste hiru oinarri nagusi azpimarratu ditu gaur Barrenak.
Lehenik gaur kaleratutako manifestuak biltzen duenez, "konponbide orokorrak lurralde guztien eta iritzi politiko guztien beharra du". Izan ere, Barrenak azaldu du "prozesuaren arrakasta lortzeko bidean" lurralde guztiak kontutan hartuko dituen mahaia osatzea beharrezkoa izango da, "aukera guztiak defendatu ahal izateko".
Batasunak beste behin berretsi duenez, Nafarroa beti egon da gatazkaren erdigunean eta "konponbidearen parte garrantzitsua izanen da". Konponbiderako prozesu horrek "berme demokratikoak aintzat hartu" beharko ditu. "Norbanakoen eta guztien askatasun eta eskubide guzti-guztiak errespetatuko dituena", horixe izango litzateke bigarren oinarria.
Azkenik, Batasunaren ustez hasiera hasieratik egon behar du Nafarroak konponbide prozesuan. "Nafarroak prozesu demokratiko honetan parte hartu behar du, gatazka politikoaren parte den aldetik. Lehenengo mementotik egon behar du konponbide prozesuan". Gainera, Nafarroako herritarren erabakiak duen garratzia ere gogorarazi du gaur Barrenak eta azaldu duenez, akordioak "nafar herritarren erabakiaren menpejarri beharko dira". Horretarako kontsulatarako tresnak erabaili beharko direla azpimarratu du.
Ildo horretatik, Barrenak adierazi duenez Batasunak konpromisoa hartzen du "Nafarroako herritarrek libre eta demokratikoki erabakiko dutena errespetatzeko". Eta galdera zuzena egin diete Miguel Sanz Nafarroako presidenteari eta PSNko idazkari nagusi Carlos Chiviteri: "Prest zaudete zuek nafar herritarrek libre eta demokratikoki erabakiko dutena errespetatzeko?"
Politika
Batasunak berretsi du Nafarroa giltzarria izango dela konponbiderako
=iProzesu Demokratikoa Nafarroan kokatzeko oinarriak=i izeneko manifestua aurkeztu du gaur Batasuneko kide Pernando Barrenak Iruñean. Hirurehundik gora lagunen aurrean berretsi du Nafarroak abiatu den prozesu demokratikoan parte hartu behar duela. Gainera, Nafarroako herritarrek erabakitzen dutena errespetatuko al duten galdetu die Batasunak Miguel Sanz Nafarroako presidenteari eta PSNko idazkari nagusi Carlos Chiviteri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu