Ekainaren 24an jakinarazi zuten debekua, eta manifestazioa egingo zela jakinarazi zuen pertsonak "ez duenez Nafarroako Auzitegi Gorenean inpugnaziorik jarri, Espainiako Polizia manifestazioa debekatzeaz arduratuko" dela jakinarazi du Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak.
Vicente Ripa Espainiako Gobernu ordezkariak "bere benetako talantea" erakutsi duela salatu du Batasunak eta aurreko delegatuen gisakoa dela azaldu. Manifestazioa galeraztea adierazpen askatasunaren aurkako erasoa dela iritzi diote, eta elkarrizketaren bidea ireki nahi bada horrelako jarrera eta erabakiek ez dutela horretan laguntzen uste dute.
Manifestazioa debekatzen zutela jakinarazi zutenean, azaldu zutenez, pertsona batek jakinarazi zuen bihar manifestazioa egingo zutela, baina geroago, Batasunak bere gan hartu zuen manifestazio hori: "bai prentsaurrekoan eta baita afixen bidez ere". Beraz, "Batasuna 2003ko martxoaren 23an Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuenez, ezin dute manifestazio hori egin".
Ordezkaritzak azpimarratu duenez, "Batasunak manifestaziorako deialdia egin eta kalean kartelak ikusi arte egon gara manifestazioa legez kanpo uzteko", horrela, deia egin zuen gizabanakoaren eskubideak bermatzeko.
Debekua
Batasunak bertan behera utzi du biharko manifestazioa, "konfrontazioa eta sarraskia ekiditeko"
'Orain herria, orain bakea' lelopena manifestazioa egitekotan zen Batasuna bihar, Iruñean, baina azkenean bertan behera uztea erabaki dute. Izan ere, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin du manifestazio hori, "legeari iruzur bat delako", eta Espainiako Polizia manifestazioa debekatzeaz arduratuko" dela jakinarazi du. Batasunak esan du "elkarrizketarako prestutasuna" erakutsi nahi zutela bihar, eta, nolanahi ere, eskua zabalik mantentzen dutela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu