Politika

Batasunak elkarretaratzea egin du Nafarroako ustelkeria kasuak salatzeko

Poliziaren presentzia handiareki egin du elkarretaratzea Batasunak Iruñean, Nafarroako ustelkeria kasuak salatzeko. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak joan den asteazkenean debekatu egin zuen Batasunak gaurko Iruñean deitua zuen elkarretaratzea. Debeku hori bertan behera utzi zuen atzo Nafarroako Auzitegi Nagusiak, debekua epez kanpo egin zela argudiatuta. Nolanahi ere, horrek ez duela elkarretaratzea egiteko baimenik ematen ohartarazi zuen Auzitegiak eta, beraz, kontzentrazioa desegin egin dezaketela jakinarazi zuen.

2005eko urriaren 8a
13:41
Entzun
Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzietarako Salak kaleratutako autoan azaltzen zenez, mobilizazio bat eginen dela jakinarazten denetik 72 ordu daude mobilizazio hori debekatzeko. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak epe hori pasatutakoan galarazi zuen Batasuna gaur egin duen elkarretaratzea eta, beraz, Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzera bota du debekua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.