Sozialistekin baietz, baina Espainiako Gobernuarekin Batasunak ez duela inolako harremanik izan, ez orain, ez iraganean, ziurtatu du Barrenak. "Zoritxarrez, Batasunak ez du izan eta ez dauka harremanik Espainiako Gobernuarekin. Eta azpimarratu nahi dut zoritxarrez, aukerarik balu izango lituzke-eta harreman horiek", esan du Barrenak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Balizko bake prozesu baten inguruan itxaropentsu agertu da Barrena: batetik, Batasunaren lehentasuna gatazka gainditzeko giroa sortzea dela azpimarratu du; bestetik, eragileen artean prozesu hori abian jartzeko "inplikazio jarrera" handia sumatzen duela nabarmendu du. Dena den, oraindik gatazka gainditzeko prozesu aro hori ez dela abiatu azaldu du, eta konfrontazio giroa dela nagusi. Ildo horretatik, prozesua aurrera egin ezinda geratzeko arriskurik handiena zenbait eragilen politikoren jarreran sumatzen duela esan du Barrenak: hau da, zenbait alderdik ez dutela prozesu horretatik errentagarritasun politikorik ateratzeko modurik ikusten, eta horiek galga dezaketela prozesua.
Politika
Batasunak ez duela Espainiako Gobernuarekin batere harremanik ziurtatu du Barrenak
"Zoritxarrez" Batasunak ez duela Espainiako Gobernuarekin batere harremanik agertu du Pernando Barrena talde politiko horretako bozeramaileak. Egun ez dutela harremanik, eta iraganean ere ez dutela izan zehaztu du; hots, elkarrizketak PSOEko ordezkariekin baino ez dituztela izan. Gatazka konpontzeko balizko prozesu bati dagokiola, itxaropentsu agertu da Barrena, eragileen artean prozesu horrekiko "inplikazio jarrera" sumatzen duelako. Hala ere, konfrontazio aroa ez dela gainditu onartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu