Politika

Batasunak hauteskundeetara aurkeztu nahi badu legea bete behar duela berretsi du Zapaterok

ETAren amaierari dagokionena, datorren urtean aurten baino hobeto egotea espero du Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok. Batasunak hauteskundeetara aurkeztu nahi badu Alderdien Legea bete beharko duela berretsi du.

2006ko abenduaren 29a
15:43
Entzun
2006aren balorazioa egiteko prentsaurrekoa eman du Zapaterok gaur, eta azaldu duenez, Espainiako Gobernuak ETAren amaieraren bidean lanean jarraituko du, "jarrita dauden irizpideen arabera". Beraz, alde horretatik datorren urtean aurten baino hobeto egotea espero du.

"Bake prozesuan aurrera egiteko", beharrezkoa da "legea betetzea" Zapateroren iritzian. Horregatik, Batasunari ohartarazi dio hauteskundeetan parte hartu nahi badu, legea bete beharko duela.

"Ezker abertzaleak badaki hauteskundeetara aurkeztu nahi badu, indarkeriatik urrundu behar duela, demokrata guztiek egiten duten bezala. Hauteskundeetan alderdi guztiak egotea espero dut".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.