Espainiako martxoko hauteskundeak

Batasunak kanpaina egingo du Nafarroan autodeterminazioaren aldeko botoa eskatzeko

Batasunak datorren otsailaren 26an hasiko du Iruñeko Foruen monumentuan autodeterminazioaren aldeko mezuak jasotzen dituen botopaperen aldeko botoa eskatzeko kanpaina. Mitinak, hitzaldiak eta afariak izango ditu kanpainaren ardatzak, eta gutxi asko Nafarroako hirurogei herritan izango dira ekitaldiak. Halaber, otsailaren 28an Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute Pernando Barrena eta Ainara Armendariz Batasuneko kideek. "Ezker abertzaleko oinarri sozialaren botoaren bila putreak bezala ez ibiltzeko" exijitu dio Barrenak Nafarroa Bairi.

2004ko otsailaren 17a
14:05
Entzun
"Nafarroako abertzale eta ezkerrekoei dei egiten diegu ekitaldi horietan parte hartzeko, bizi dugun jazarpen egoerari erantzuteko eta herritar zein herri bezala ditugun eskubideak defendatzeko", azpimarratu du Barrenak.

Aralar, EA, EAJ eta Batzarrek osatutako Nafarroa Bai koalizioari ere zuzendu zaio Barrena, eta haren bultzatzaileei "lotsa pixka bat edukitzeko" eskatu die, "ezker abertzaleko oinarri sozialaren botoaren bila putreak bezala ez ibiltzeko" exijitu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.