Batasunak 2006ko udazkenean Loiolan (Azpeitia, Gipuzkoa) EAJren, PSE-EEren eta hiruren artean izandako elkarrizketa politikoen eduki "zehatzaren" berri ematen segituko duela esan du gaur Xabi Larralde mahaikideak. Hala, hilaren 13rako hitzaldia antolatu du Uztaritzen (Lapurdi). "Gatazka konpontzeko aldaketa politikoa emateko aukerak zein diren azalduko dugu".
32 orrialdeko aldizkari berezia banatuko dio jendeari Batasunak. "2005etik 2007ra arteko negoziazio prozesua" jasotzen du argitalpen horrek. "Ariketa pedagogikoa da".
"Batasunak bakea nahi du, baina horretarako akordio politikoak egon behar du", esan du Larraldek, eta Loiolan halakorik ez zutela lortu. Akordioaren "oinarria" erabaki eskubidean eta lurraldetasunean dagoela uste du Batasunak, eta ez "EAJk eta PSOEk egin dezaketen erreforma hutsean". EAJri "negozioa" egin nahi izana leporatu dio, eta Loiolako elkarrizketetan PSOEren jarreretan "kokatu" zela.
Politika
Batasunak Loiolako elkarrizketen berri "zehatza" ematen segituko du
Hilaren 13an hitzaldia emango du Uztaritzen, eta 32 orrialdeko argitalpena banatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu