Konponbide prozesua

Batasunak PSNri gogorarazi dio ez dela bake prozesuari ateak ixteko garaia

2006ko abuztuaren 7a
18:13
Entzun
Batasunari keskagarria iruditzen zaio PSN une honetan izaten ari den jarrera. Hain zuzen ere, Pernando Barrena Batasuneko bozeramaileak agerraldia egin du gaur Iruñean eta PSNri zuzendu zaio esanez ez dela bake prozesuari ateak ixteko ordua; ez dela betoak jartzeko garaia.

Batasunaren ustez, PNS bidegurutze batean dago, berrio ere eta aukera egin beharra dauka. : “Alde batetik Urralburuk ederki irudikatzen duen ildo historikoa dago, UPNrekiko itunarena, ustelkeriarena, oinarri politikoen ukapenarena. Edo beste aldetik, bere tradizio historikoaren beste aldea. Errepublika, nafar eskuinari aurre egitea, PSEren parte zen alderdia, euskal lurraldeen batasunaren aldekoa”. Horiek dira Batasunaren ustez, PSNk aurrean dauzkan bi aukerak.

Bestalde, UPNren jarrera ere guztiz “salagarria eta kezkagarria” dela uste du Batasuneko bozeramaileak. Izan ere, Barrenaren hitzetan, UPNren helburua prozesua oztopatzea da, “ez du inondik inora herrialde honentzako bake agertoki bat nahi”.

UPN eta PSNri bakarrik ez Aralarri eta IUN-NEB alderdiei ere zuzendu zaie Barrena eta esan die ez dela alderdikeriatan ibiltzeko garaia. Bi aldedi horien jarrerarekin ere kezkatuta daudela azaldu du, Batasuneko bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.