'Batasuna auzia'

Batasunako 33 kideri auzipetze autoaren berri eman die gaur Garzonek

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Batasunako 36 kide auzipetzea erabaki zuen, eta gaurko zita jarri zien guztiei, auzitegi horretan. Madrilen, auzipetze autoaren berri eman die Garzonek auzipetu horietako 33ri, gaur banan-banan. Jon Idigoras, Karlos Rodriguez eta Gotzon Kortazar ere auzipetu ditu, baina hiru horiek ez dira gaur Madrilen izan, lehen biak osasun arazoengatik, eta Kortazar, berriz, Frantzian preso dagoelako.

2005eko urtarrilaren 31
14:36
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean 'Orain herria, orain bakea'proposamena eskuetan zutela azaldu dira Gazonengana joan diren 33 auzipetuak. Pernando Barrenak hitza hartu du, eta honakoa esan du: "Zapatero jauna, hori da zure alderdiari betetzea falta zaiona, hain zuzen euskaldunok libreki erabakiko dugunari errespetua adieraztea, eta euskaldunoi dagokigun autodeterminazio eskubidea errespetatzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.