politika

Batasunarekin biltzeagatik bere kontra irekitako auzia ixteko eskatuko du Ibarretxek

2006ko abenduaren 14a
18:12
Entzun
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek Batasunarekin egin zuen bilera espresuki ez zutenez debekatu, bilera horretan deliturik ez zela egin uste du Jaurlaritzak, eta beraz, lehendakariaren kontrako auziak artxibatzea eskatuko du.

PSE-EEren eta Batasunaren arteko bilera debekatzeko agindurik egon ez zenez, bilera horretan ez zela deliturik izan erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Beraz, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek Batasunako kideekin egindako bileran ere deliturik ez zela egin uste du Jaurlaritzak. Horregatik, lehendakariaren kontra irekitako auziak ixtea eskatuko du.

Bide penala erabiliz politika oztopatzea "iruzur konstituzionala" dela azaldu zuen Auzitegi Gorenak.

Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek esan duenez EAEko Auzitegi Nagusiak "aukera hau aprobatxatzea" espero du Jaurlaritzak, eta beraz, Ibarretxeren kontrako auzia artxibatzea. Auzi horiek inoiz ez zirela ireki behar gaineratu du Azkaratek, lortu den bakarra justizia administrazioaren "izena zikintzea" dela nabarmenduz.

Idatzia gaur bertan edo bihar goizean aurkeztuko dutela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.