Politika

Batasunarekin ez dutela hitzegingo berretsi du Maria San Gilek

Batasunak ordezkaritza izango lukeen mahai batean ez dutela parte hartuko nabarmendu du Maria San Gil EAEko PPren lehendakariak. Batasunak ez duela elkarrizketa politikoan parte hartzeko "legitimitaterik" esan du San Gilek, eta indarkeriaren arazoak duen irtenbide bakarra ETA "behin betiko garaitzea" dela berretsi du. Radio Euskadin egin ditu adierazpen horiek guztiak.

2005eko uztailaren 5a
10:38
Entzun
"Ez diogu legitimitate politikorik ematen Otegi jaunari ez daukalako, eta ez gara haiekin eseriko. Indarkeria eteten denean, hau da, ETAk behin betiko armak uzten dituenean, izango da garaitu ditugulako. Nik terrorismoaren garaipenean baino ez dut sinisten. Uste dut ETArekin mintzatzeko ezer ez dagoela, inposatu edo hil besterik ez baitu egiten. Hau da, ETA ez da gai negoziatzeko", esan du EAEko PPren lehendakariak.

Josep Pique PPren Kataluniako buruzagiak Angel Acebes eta Eduardo Zaplanaren egitekoa zalantzan jarriz egin dituen adierazpenei garrantzia kendu die San Gilek, eta PP krisian dagoela gezurtatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.