Politika

Batasunaren Anoetako ekitaldiagatik inputatu gisa deklaratu du Balzak

2004ko azaroaren 14an Batasunak Donostiako Anoetako belodromoan egin zuen ekitaldi politikoaren harira, inputatu gisa deklaratu du gaur Javier Balza Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, EAEko Auzitegi Nagusian. Izan ere, Ermuko Foroak kereila aurkeztu zuen Balzaren aurka, Batasunaren ekitaldia ez zuelako eragotzi. Balzak ez du deklarazio ematearen ondoren adierazpenik egin, baina Ermuko Foroko abokatu Fernando Garcia Capelok azaldu ditu ustez hark esandakoak. Herrizaingo Sailak ohar bat atera du Garcia Capeloren adierazpenek ez dutela Balzak esandakoa "islatzen" nabarmenduz.

2006ko otsailaren 1a
16:34
Entzun
Ermuko Foroaren abokatu Fernando Garcia Capeloren arabera, Anoetako ekitaldia Batasunak antolatutakoa zenik ez zekiela esan dio Balzak epaileari, eta galarazteko erabakia "aginte judizialari" zegokiola. Garcia Capelok hori zabaldu eta gero, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ohar bat plazaratu du Ermuko Foroaren abokatuaren "interpretazioak" ez duela Balzak esandakoa "islatzen oharraraziz". Nolanahi ere, Balzak ez du komunikabideentzako adierazpenik egin epailearne aurrean deklaratu ostean.

Ermuko Foroak aurkeztutako kereilan, "laguntza ukatze" delitua leporatzen diote Balzari, eta hark esku-hartu ez zuenez "legez kanpoko erakunde batek legez kanpoko ekitaldi bat" egin zuela argudiatu dute.

Hasiera batean, Nekane Bolado epaile instruktoreak ez zuen aintzat hartu Ermuko Foroaren kereila. EAEko Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Penaleko Salak, ordea, atzera bota zuen Boladoren erabakia, eta auzibidearekin jarraitzeko agindu zion. Auzia artxibatzeko Balzari deklarazioa hartu ere ez ziola egin argudiatu zuen sala horrek, eta horren harira etorri da Balzari deklarazioa hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.