Eskubide zibil eta politikoen alde, ekitaldi politikoa izenburua duen komunikatua irakurri du gaur herritar talde batek BEC-en atzean dagoen eremuan. Ekitaldia bihar izango da leku horretan bertan: "Herritarrak gara eta gure burua ordezkatzen dugu. Gaurkoan hitza hartzen dugu izugarrizko ezinegona sortzen digulako ikusteak, herri honek, Euskal Herriak, konponbidean aurrera egiteko borondatea etengabe erasotua dela", azaldu du taldeko bozeramaileak.
"Batasunaren aurkako ekintzei" erantzuna emateko beharra dagoelako, besteak beste, egingo dute bihar arratsaldeko bostetan BEC-eko ekitaldi politikoa. Ekitaldia erraldoia izan dadin gizartearen eta eragileen babesa eskatu dute adin guztietako zortzi gizon-emakumeek.
Batasunak toki horretan bertan egin asmo zuen ekitaldia debekatu du aste honetan Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak. Era berean, Grande-Marlaskaren sententziak Batasunaren jarduna debekatu du bi urtetarako eta Batasunaren egoitza ixteko agindua ere eman zuen.
Herritarren ekitaldia BEC-en
"Batasunaren aurkako ekintzak" salatzeko BEC inguruan bihar egingo duten ekitaldia aurkeztu du herritar talde batek
Herritar talde batek bihar Barakaldoko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centre-n inguruan egingo den ekitaldi baterako deialdia luzatu du gaur. Azaldu dutenez, ez dute inolako alderdi politikorik ordezkatzen eta "oinarrizko eskubideak zapaltzen direla ikusita" sentitzen duten "ezinegonagatik" egingo dute bihar ekitaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu