Politika

Batasunaren buruzagitzaren auzipetzea berretsi du Auzitegi Nazionalak

"Erakunde armatuko kide" izatea leporatzen die indar politiko horretako 37 kideri. Horrenbestez, Auzitegi Nazionaleko 4. Zigor Salak Garzon epailearen auzibidea onetsi du.

2006ko urriaren 24a
18:30
Entzun
Garzonek 35/02 sumarioan auzipetu zituen Batasuneko buruzagitzako 37 kide horiek, besteak beste, Arnaldo Otegi. Sumario horren lerro nagusia da Batasuna ETAren esanetara aritzen zela, eta erakunde armatua, besteak beste, 'herriko tabernen' bidez finantzatzen zela. Azken batean, ETAko kide izatea leporatzen zien Garzonek Batasuneko buruzagiei. Orain, Auzitegi Nazionaleko 4. Zigor Salak berretsi egin du auzipetzea.

Atzo Espainiako Auzitegi Gorenak 'herriko tabernetan' sartzeko eta inbentarioa egiteko agindua eman eta biharamonean eman du Auzitegi Nazionalak erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.