Espainiako Gobernuko bozeramaile Maria Teresa Fernandez Lopez Aguilarrek jakinarazi duenez,Batasunaren "jarraitzaile izateko asmoa duten hautagaitzak baliogabetzeko ekinbide judizialak abiatzea" erabaki du gaur Espainiako Gobernuak. Esan duenez, Espainiako Justizia ministro Juan Fernando Lopez Aguilarrek "egokiak diren aginduak emango dizkio" Espainiako Estatu abokatuari.
Bestalde, Espainiako Auzitegi Nazionalak ustez ETAren eta Aukera Guztiak hautesle elkartearen arteko lotura frogatzen dun bost zantzu jarri ditu Espainiako Fiskaltzaren esku. Berri agentziek zabaldu dutenez, Ekin, LAB sindikatua eta Batasuneko ordezkariek Aukera Guztiak elkarteko kideekin izandako elkarrizketak dira zantzu horietako batzuek, eta baita ETAren barne aldizkari bat ere.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak idatzi du autoa.
EAEKo hauteskundeak
Batasunaren "jarraipena izan nahi duten hautagaitzen kontra" egitea erabaki du Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak ministroen bilera egin du gaur, eta han erabaki dute Batasunaren "jarraitzaile izateko asmoa duten hautagaitzak baliogabetzeko ekinbide judizialak abiatzea". Bestalde, ustez Aukera Guztiak eta ETA lotzen dituen bost zantzu dituela dio Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu