politika

Batasunaren mintzakide taldearen aurkako neurri juridikoak eskatu ditu Raxoik

Batasunak Mahai Nazionalak izendatutako mintzaide taldea aurkeztu zuen atzo. Mariano Raxoi PPko buruzagiak aurkezpen horren aurrean "erantzun juridiko eta politikoa" emateko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

2006ko maiatzaren 25a
19:26
Entzun
PPko buruaren ustez, "onartezina da talde terrorista batek prentsaurreko deialdi bat egin eta Espainiari mehatxu egitea". Raxoik Espainiako Gobernuari gogorarazi dio "ETArekin amaitzeko" bere alderdiaren babes osoa duela baina ez duela PPren baimenik erakunde armatuarekin "ezer ere ez negoziatzeko". Raxoik azaldu duenez, "erakunde terrorista batekin negoziatzen badugu, terrorismoa politika egiteko tresna bilakatuko delako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.