EAE-ko hauteskundeak

Batasunaren parte-hartzea bermatzeko modua bilatzeko galdegin die Aralarrek EAJri, EAri eta EBri

Aralarren iduriko, premiazkoa da apirilaren 17ko hauteskundeen ondoren Batasunak Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza izango duela bermatzea. Hori dela eta, ilegalizazioaren aurka dauden alderdiei, EAJri, EAri eta EBri, presentzia hori bermatzeko bideak saia ditzatela eskatu die. Urtarrilaren 7an Aralarrek Batasunari proposatu zion elkarrekin aztertzea hauteskundeetan parte-hartzea ahalbidetuko lieketen formulak, baina Aralarreko buruek agertu dute eskaintza horrek ez duela oraindik eranzunik jaso.

2005eko otsailaren 23a
16:08
Entzun
Mikel Basabe Aralarreko koordinatzaileordeak eta Aintzane Ezenarro Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako Gipuzkoako zerrendaburuak egin dituzte adierazpen horiek, Donostian.

Basabek agertu du ilegalizazioaren aurkako jarrera agertu duten alderdi guztiek ikertu behar dituztela Batasunaren parte-hartzea bermatzeko moduak, "bide imajinatiboak". Hala ere, zehaztu du Batasuna berari dagokiola bide horretan saiatzeko eta beste alderdi zein indarrekin harremanetan jartzeko ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.