politika

Batasuneko bederatzi kide libre utziko dituzte, baldintzapean

Juan Joxe Petrikorena, Arantza Santesteban, Jon Garai, Mikel Zubimendi, Aner Petralanda, Ibon Arbulu, Hasier Arraiz, Marije Fullaondo eta Marisa Alejandro lagako dituzte aske. 2007ko urriaren 4an atzeman zituzten.

2010eko apirilaren 14a
19:44
Entzun
Juan Joxe Petrikorena, Arantza Santesteban, Jon Garai, Mikel Zubimendi, Aner Petralanda, Ibon Arbulu, Hasier Arraiz, Marije Fullaondo eta Marisa Alejandro Batasuneko Mahai Nazionaleko kideak aske utziko dituzte aurki, baldintzapean. 50.000 euroko bermea ordaindu beharko dute. Bihar aterako du autoa Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Baliteke auzitegiak debeku batzuk jartzea denei, libre utzi dituzten Batasuneko beste kide batzuei bezala. Martxoaren 26an, kasu, Joseba Permach, Joseba Alvarez eta Juan Cruz Aldasoro atera zituzten kartzelatik baina, bakoitzari 50.000 euroko bermea jartzeaz gain, Espainiako Estatuko mugak igarotzeko debekua ezarri diete, pasaporteak kendu dizkiete, astero epaitegian sinatzeko baldintza jarri diete, auzitegiek hala eskatutakoan aurkeztekoa, etxebizitzaz ez aldatzekoa eta politikan ez aritzekoa.



Bederatziak 2007ko urriaren 4an atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Seguran, Batasuneko beste hainbat lagunekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.