"Gobenu bateratua eratzeko eskatzen diogu Ahmed Kureiari, guztiok ordezkatuta egongo garen gidaritza", azaldu dio Espainiako 'Efe' albiste agentziari Sami Abu Suhri Hamsaeko ordezkariek, hain justu, aipatutako 13 taldeetako ordezkariak PANeko lehen ministroarekin egiten ari diren bilerara sartu aurretik.
Izan ere, Kureia Ramalatik Gazara joan da gaur, 13 talde politiko horietako ordezkariekin batzartzeko. Aurretik, AEBetako Ekialde Hurbilerako Estatu Idazkaritzako kide batekin elkarrizketa izan du palestinarren lehen ministroak Ramalan.
Arafaten egoerari buruzko berririk ez
Arafaten gaixotasun larriak behartu duen trantsizio politikoko mugimenduak lasai joan diran orain arte, eta horren adibide argiena da aipatutako 13 talde politiko horiek agintaritza bateratua osatzeko erabakia hartu zutela.
Arafaten osasun egoerari dagokionez, berriz, ez dago albiste handirik. Azken komunikatu ofiziala atzo arratsaldean plazaratu zuten Paris ondoko Percy erietxe militarreko medikuek —Arafat han dago ingresatuta—, eta "koman baina egonkor" zegoela agertu zuten. Gaur, Israelgo zenbait komunikabidek Arafat komatik esnatu dela zabaldu dute.
Ekialde Hurbila / Arafat larri
Batasuneko gobernua eratzeko eskatu diote Ahmed Kureiari palestinarren 13 talde politikok
Jasser Arafat palestinarren presidentea larri dagoela-eta agintaritza bateratura erabaki zuten atzo palestinarren 13 talde politikok, besteak beste, Al Fatak, Hamasek eta Jihad Islamikoak. Aginte talde bateratu hori erabaki eta gero, hura kontuan hartuta batasuneko gobernua osatzeko eskatu diote gaur Ahmed Kureia PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroari 13 talde horiek. Arafaten osasun egoeraren inguruan ez dago berritasun handirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu