Bateragune auziaren harira, hainbat mobilizazio egingo dituzte gaur Euskal Herriko hainbat herritan. Bilbon, esate baterako, elkarretaratze bat egingo dute 12:00etan, Justizia Jauregiaren aurrean; Eskubide guztiak guztiontzat, auzipetuak askatu! izango da leloa.
Ordu berean, beste elkarretaratze bat egingo dute Lasarte-Orian (Gipuzkoa), Rafa Diez aska dezatela eskatzeko; hangoa da Diez, eta Bateragune auziagatik dago preso. Lasarte-Oriako Bilduk deitu du mobilizaziora, eta udaletxearen aurrean elkartuko dira, Rafa Diez askatu, Politikagintza ez da delitua lelopean.
'Bateragune auzia' salatzeko elkartuko dira Bilbon eta Lasarte-Orian
Bilbon, Justizia Jauregiaren aurrean elkartuko dira; Lasarte-Orian, udaletxearen aurrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu