Bateragune zer den argi ez dagoela onartu du, baina garrantzia kendu dio

2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Bateragune osatzea egotzita atxilotu zituzten zortzi epaituak eta Rufi Etxeberria 2009ko urrian. Akusazio horri eutsi dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ordutik hona, eta akusazio horri helduta epaitu zituzten zortzi lagunak. Pasa den ekainean eta uztailean Espainiako Auzitegi Nazionalean egin zen epaiketan ez zen batere argi geldu zer den Bateragune, eta epaimahaiak ere onartu egin behar izan du hori epaian. Nolanahi ere, garrantzia kendu dio.

«Tribunalak ezin du frogatutzat eman bost auzipetuek dudarik gabe osatu zuten taldeak izen hori zuenik [Bateragune]» dio epaiak. Eta honela jarraitzen du: «Horrek, ordea, ez dio garrantziarik kentzen auzipetu horiek aurrera eraman zuten jarduera kriminalari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.