Bateraguneko epaiaren aurka bildu da hainbat eta hainbat lagun

ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruk deituta, elkarretaratzeak egin dituzte hiriburuetan eta herrietan enpresen atarietan.

2011ko irailaren 19a
14:13
Entzun

ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta, Bateragune auziko epaiaren kontrako elkarretaratzeak egin dituzte gaur Hego Euskal Herrian, eta hainbat eta hainbat lagun elkartu dira.

Hiriburuetan eta herrietan enpresen aurrean egin dituzte bilkurak, eguerdian, Epai politikorik ez, eskubide guztiak guztiontzat. Bilbon Moyua plazan batu dira, Donostian Boulevarden, Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan eta Iruñean Udaletxe plazan. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia eta Ainhoa Etxaide LABekoa Bilbokoan izan dira.

"Berriro exijitzen dugu Bateragune auzian epaitu eta zigortu dituztenak berehala eta baldintzarik gabe aska ditzatela. Garatu izan duten jarduera politikoa ezin da, inondik ere, sistema demokratiko batean inor espetxeratzeko arrazoia izan", esan dute ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiruk.

Euskal gehiengo sindikalak dio "euskal gatazkaren konponbide demokratikoarekiko konpromisoa" berresten duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.