Juan Mari Jauregiren oroitarriaren aurkako erasoaren ondoren, adierazpen instituzional bateratua adosten saiatu zen Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea; baina ez zuen lortu PP eta PSErekin ados jartzerik. Hala ere, alderdi politikoen arteko «elkarrizketa bultzatzen» jarraituko duela adierazi du Txarolak.
Ados jarri ez arren, Txarolak ontzat jo du «alderdi guztiek egindako ahalegina», eta esan du batzarkideen arteko negozioazioaizango dela «aro politiko berri honen ezaugarri nagusia». Gainera, adierazi du akordioa lortzea ez dela «erraza» izango, baina konfiantza baduela «hazia fruitu bilakatzeko».
Batzarkideekin negoziazioa bultzatzen jarraituko du Txarolak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu