Batzarra kontsulekin, bilera saila amaitzeko

2011ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopez Euskal Autonomia Erkidegoan akreditatuta dauden atzerriko kontsulekin batzartuko da gaur, eta bilera horrekin emango dio amaiera ETAk jardun armatua amaitu zuela iragarri ostean hasitako elkarrizketa sailari, atzoLehendakaritzak informatu zuenez. 13:00etan hasiko da bilera hori, Ajuria Enean.

ETAren jardun armatuaren amaieraz mintzatzeko, Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin bildu zen atzo eguerdian Lopez, baina ez zen gaia aztertzeko egin zuen bilera bakarra izan,Biktimen Kontseiluko ordezkariak hartu baitzituen arratsaldean Ajuria Enean.

Urriaren 24an hasi zituen Lopezek bilerak, EAJko buru Iñigo Urkullurekin. Ordutik, ordezkari politikoekin, sindikalekin, enpresaburuekin eta gizarteko hainbat eragilerekin batzartu da Eusko Jaurlaritzako buruzagia. Zapaterorekin egindako bilerarekin batera, Bilduren barruan Rufi Etxeberriak parte hartu zuen ordezkaritzarekin egindako bilera izan da aipagarriena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.