Espainiako hauteskunde orokorrak

Batzarrek "ezker sozialaren" zerrenda bateratua bultzatuko du Nafarroan

Bilera erronda bat hasiko du eragile politiko eta sozialekin, irailean batzar batera deitu aurretik. 

2015eko uztailaren 28a
16:07
Entzun

"Batasunerako garaia" dela iritzita, Batzarrek bilera erronda bat hasiko du alderdi politiko, eragile sozial eta ekintzaileekin Nafarroan datozen Espainiako hauteskunde orokorretan zerrenda bateratu bat aurkezteko helburuz. "Ezkerreko indarren arteko elkargune" hori egiteko prozesua "zintzoa" dela adierazi dute gaur Batzarreko eledunek. Irailean deitu nahiko lukete zerrenda osatzeko batzarrera. 

Batzarreko eledun Joseba Ezeolak adierazi du "ulertezina" litzatekeela gaurko testuinguru politikoan "ezker sozialaren bi hautagaitza" aurkeztea hauteskundeetan. "Ez elkartzeak UPN eta PSNri egiten die on".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.