EAJk, EAk eta Aralarrek Nafarroan hautagaitza «aurrerakoi eta abertzalea» aurkeztea «positiboa» dela adierazi du Batzarrek, prentsa ohar bitartez. Batzarreren zuzendaritzak egindako bilera baten ostean, Jesus Urrak eta Txema Mauleonek Nafarroa Bai hautagaitzari buruzko gogoeta plazaratu dute, eta ekimena ontzat jo duten arren, Batzarrek nahi luke IUN-NEBek ere koalizioan parte hartzea. Batzarrek ez du oraindik erabaki koalizioan parte hartuko duen, eta bere kideen artean kontsulta egingo duela iragarri du. Kontsulta horretan galdetuko dutena da ea koalizioan parte hartu behar duten edo ez; eta, ez parte hartzekotan, hauteskundeetan babesa nori emango dioten ÐIUN-NEB edo Nafarroa BaiÐ. Kontsulta urtarrilaren 10ean amaituko da.Ekimena ontzat jotzeko arrazoien artean, Urrak eta Mauleonek «abertzale, aurrerakoi eta ezkertiarrak diren indar ezberdinak batzeko esfortzua» aipatu dute. Nafarroako «abertzale eta ezkertiarrek Espainiako Gorteetan ordezkaritza zabala» izatea garrantzitsutzat jo dute. Hala ere, Batzarrek «arazorik» ere ikusten du Nafarroa Bai koalizioan, IUk ez parte hartzea, hain zuzen. «IUk proposamen bateratzaileei ezetz esateak kaltetu egingo luke indar ezberdinen arteko batasuna», dio oharrak.
Taberna: «Euren zerrenda izateko eskubidea dute»
Felix Taberna Nafarroako Ezker Batuko buruaren iritziz, NEB-IUNren zerrenda «aurrerakoi eta ezkertiarrentzat» egina dagoen bezalaxe, abertzaleek ere euren zerrenda propioa izateko aukera dute. «Abertzaleak bat eginik aurkeztuko dira, eta boto-emaile abertzaleek badute beraien aukera. Ezkerrekoek ere badute beraiena, gu geu, ezker alternatibo eta eraldatzailea», esan du Tabernak.
NAFARROA BAI KOALIZIOA
Batzarrek ontzat jo du ekimena, baina IUk ere parte hartzea nahiko luke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu