AAT Altzagako (Gipuzkoa) Artea Talde independenteko hiru zinegotziek uko egin zieten zinegotzi karguei iazko apirilean, eta hutsune horiek ez betetzea erabaki zuten PPko zerrendan aurkeztutakoek ere. Diputazioak gutun bat jaso zuen udaletik, jakinaraziz ez zela hautagairik izendatzeko.
Hautagairik ez egonda, Espainiako Hauteskunde Legeak zehazten du aldundiari dagokiola hiru kide izendatzea batzorde kudeatzailerako. Hala egin du orain Gipuzkoako Foru Aldundiak, herenegun aldizkari ofizialean argitaratu zenez.
159 biztanle bizi dira Altzagan. 2011ko udal hauteskundeetan 119 laguneko zuten botoa emateko eskubidea. 94k eman zuten botoa, eta 86 izan ziren baliozkoak. AATek 67 boto eskuratu zituen, eta PPk, berriz, hiru. Hori horrela, bost zinegotziak AATekoak izan ziren.