Kataluniako Estatutua

Batzorde Konstituzionalak testua onartu ostean hilaren 30ean Espainiako Legebiltzarreko osoko bilkurak bozkatu du

Datorren martxoaren 30ean Espainiako Kongresuko osoko bilkurak berretsiko du Kataluniako Estatutuaren testua, gaur Batzorde Konstituzionalak PP eta ERCren aurkako botoekin onartu ostean. Kataluniako Estatutuaren erreforman lanean aritu den Espainiako Kongresuko Batzorde Konstituzionalak gaur amaitu du bere lana, Estatutuaren hitzaurrea eta testu osoa onartu baitute PP eta ERCk aurka bozkatu arren. Martxoaren 30ean, Espainiako Kongresuko osoko bilkuran bozkatu beharko da Kataluniako Estatutua ondoren Senatura bidaltzeko.

2006ko martxoaren 21a
17:13
Entzun
PSOEk eta CiUk adostutako testuaren kontra bozkatuko dute PPk eta ERC baina hala ere aurrera egin du eta Espainiako Kongresuko osoko bilkurak martxoaren 30ean bozkatuko du erreforma. PPk eta ERCk biek ala biek aurka bozkatu badute ere, arrazoi ezberdinak izan dira tarteko. ERCren aburuz onartutako testua Kataluniako Legebiltzarrak onartu zuenetik hurrun dago. PPrentzat, ostera, Konstituzioaren aurkakoa da.

Batzorde Konstituzionala Espainiako Kongresuko ordezkari talde batek eta Kataluniako Legebiltzarreko beste talde batek osatzen dute. Kongresuko taldean aldeko 22 boto eta aurkako 17 eskuratu ditu testuak. Kataluniako Legebiltzarreko ordezkarien taldean, berriz, 28 alde eta 10 aurka.

Aurreikusitakoaren arabera, testutik lau atal nagusi kenduko dituzte, besteak beste, Kataluniako selekzioari eta itsas-portu eta aireportuetako kudeaketari dagozkienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.