Abendu hasieran egin zuten deia: Baztandarren Biltzarra egiten jarraituko bazen, jaia antolatzeko jendea behar zen. Ostera, bertan behera geratuko zen. Hala, jende andana batu zen atzo arratsaldeko hitzordura.
Aurrera jarraitu ahal izateko hamabost kide berri behar zituen elkarteak. Bilera hasterako hamarrek zuten izena emana, eta beste asko ere parte hartzeko prest zeuden, baina soilik laguntzaile gisara. Azken orduan, baina, beste lauk ere izena eman zuten, eta, era horretan, hamalau kide berrirekin osatu dute elkartea.
Azkenean hamalau kide berri sartu gara elkartean. Beraz hurrengo urtean izango da Baztandarren Biltzarra.
— Naiara Elola (@naiara_elola) 2017(e)ko abenduak 29
Ordea, Baztanen gertatutakoak zer pentsa eman du. Izan ere, orain arte elkarteko kide izan direnak kexu agertu dira azken urteetan gutxi batzuek lan karga handia hartu behar izan dutelako euren gain, jaia ospatu ahal izateko. Horiek hala, eta sei kidek elkartea utzi ostean, ultimatuma eman zuten.