Baztarrika: "Egokien iruditzen zaiguna egingo dugu, segurtasun juridikoaren ikuspegitik"

2015eko martxoaren 6a
14:38
Entzun

“Asko kezkatzen gaituen dimentsio politikoa du arazo honek: ofizialtasun osoaren lege balioa jartzen ari da auzitan”. Hala esan du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak. Bilera izan zuen atzo Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kideekin, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijok jarritako salaketen harira.

Donostian egindako agerraldi batean, Baztarrikak gogora ekarri du “balio osoa” dutela euskara hutseko agiriek, eta Jaurlaritzaren helburua dela “euskararen ofizialtasun betea” bermatzea. Bide horretan “pauso asko” eman dituztela nabarmendu du, eta hala adierazi zietela atzo Uemako ordezkariei.

Beizamako Udalaren kasuan pertsonatu egin da Eusko Jaurlaritza, eta “udal guztien auziak modu orokorrean” hartzeko eskatu zion atzo Uemak. Baita estrategia juridikoa koordinatzeko ere. Baztarrikak erantzun du “egokien” jotzen duten moduan arituko direla, beti ere, “segurtasun juridikoaren ikuspegitik”. Argitu du zerbitzu juridikoek zehazten dutela zein den jarraitu beharreko estrategia, beti ere helburua kontuan hartuta.

Udal legea

Umaren eskaeren artean dago udal lege berria baliatzea udalei euskaraz aritzeko “baliabideak eta babes juridikoa” emateko. Baztarrikaren hitzetan, euskararen legearen “interpretazio okerra” egiten ari da Espainiako Gobernuaren ordezkaria. Halakoei lekurik ez uzteko, euskarazko akten balioa udal legean “zehaztasunez” jasotzeko asmoa dutela erantsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.