EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEEN ONDORENA

"Bazterketak" alboratzeko eskatu dio EHAK-k Lopezi

EHAK-ko bozeramaile Nekane Erauskinek esan duenez, PSE-EEko Idazkari nagusi Patxi Lopezekin egin duten bileran akordiorik ez dute lortu, baina hala ere, oso pauso garrantzitsua izan da. Lopez ordubetez egon da bilduta Erauskinekin, Maite Aranbururekin eta Garbiñe Berasategirekin, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten alderdiekin egiten ari den bileren artean. PSE-EE azkenaldian ematen ari den "mezuak" garrantzitsuak direla azpimarratu du Erauskinek, baina, "bazterketekin" amaitu egin behar dela esan diote.

2005eko maiatzaren 10a
19:25
Entzun
PSE-EErengan "aldaketa baikorra" ikusi du EHAK-k, baina, "pausoak emateko garaia" iritsi zaiela uste dute.

Erauskinek esan duenez, beraien kontrako "ofentsiba" baztertzeko eskatu dio EHAK-k Lopezi, eta era berean, "bazterketak" ere albora uzteko eskatu diote.

"Bazterketarik gabe", eta "lurralde guztiak hartuko dituen" alderdi guztien mahaia eratzea proposatu dio EHAK-k Lopezi. Gainera, azaldu diotenez, mahai hori Nazio Eztabaidaguneak osatu duena izan daiteke. Era berean, legez kanpo dauden alderdi eta plataformek dagozkien eserlekuak hartu ahal izateko neurriak hartzeko eta Alderdien Legea indargabetzeko eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.