Bazterketak uztartzera

Diskriminazio molde guztien aurka egingo duten berdintasun politikak nola diseinatu aztertu dute: generoari zein pisu eman da zalantza nagusia.

Maite Asensio Lozano.
Bilbo
2012ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Gero eta korapilatsuagoak dira emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bultzatzeko politikak, besteak beste, berdintasunaren kontzeptua bera gero eta zabalagoa delako. Bazterketak, generoan ez ezik, arrazan, ezintasunean, adinean, sexu joeran eta erlijioan ere izan dezake jatorria. Beraz, diskriminazio molde guztien aurka egingo duten politika publikoak diseinatzea da erronka egun.

Diskriminazio anitzen gaineko ikuspegi hori txertatu duten politika publiko gutxi dago Europan, Maria Bustelo Ruesta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Politika Publikoetako irakasleak azaldu duenez. Oro har, bazterketa molde batek bestean duen eragina ez dute aztertzen: diskriminazio mota bat lehenesten dute, genero desberdintasuna, gehienetan. Eta hor mahai gainean dagoen eztabaida: nola aplikatu zeharkakotasuna hainbat diskriminaziori aurre egiteko?

Jardunaldietan zeresan gehien eragin duen gaietako bat izan da. Bustelok berak eman zuen arriskuaren berri: «Onarpenaren edo laguntzen bila dabiltzan taldeen arteko lehiaketa ekar dezake». Ildo horretan, subjektu politiko feminista mantentzearen alde agertu da: «Feminismoak izan beharko luke prozesu horren gidari». Azken batean, jardun feministatik bertatik jaio zen askotariko diskriminazioen gaineko ikuspegia, «emakumeen aniztasuna onartu zenetik aurrera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.