Josetxo Ibazeta, Zigor Txopitea eta Amaia Iztueta, hurrenez hurren, Donostia, Lekeitio (Bizkaia) eta Ordiziako (Gipuzkoa) herri plataformetako hautagiek, eta Beñat Elizondo nahiz Serge Harizgain Lapurdiko Urruña eta Senpere herrietako hautetsiek egin dute deia Donostian. Hain zuzen ere, Udalbiltzak "bazterketarik gabeko" batzar orokorra egitea nahi dute, hartatik abiatuta erakunde hori berrantolatzeko.
Izan ere, egun bitan banatuta dago Euskal Herriko udal hautetsien erakundea: batetik, EAJ eta EAk kudeatzen duten Udalbiltza dago, eta, bestetik, ezker abertzaleak kudeatzen duena.
Ezker abertzaleko hautetsiek uste dute, Nazio Eztabaidaguneak nazio eraikuntzarako egindako proposamenaren ildotik, nazio erakundeak sendotzeko beharra dagoela, eta, beraz, Udalbiltza berrindartzeko eta berrantolatzeko premia ikusten dute.
Deialdi hori karrikaratzeko, maiatzaren 2an elkarretaratzea egingo dute Ondarroan, eguerdiko 12:00etan. Batzar orokorrerako deia zabaldu ez ezik, iazko apirilaren 29an ezker abertzaleak kudeatzen duen Udalbiltzaren aurka Espainiako Poliziak egin zuen operazioa salatu nahi dute ekitaldi horretan.
Politika
"Bazterketarik gabe" Udalbiltza berrantolatzeko deia egin dute ezker abertzaleko hautetsiek
Aberri Egunaren kariaz abiatutako ildotik, "bazterketarik gabe" Udalbiltza berrantolatzeko deia egin dute ezker abertzaleko hautetsiek; zehatzago, "bazterketa gabeko Udalbiltzaren batzar orokorrerako" deialdia egin dute. Halaber, maiatzaren 2an Ondarroan (Bizkaia) elkarretaratzea egingo dutela iragarri dute: batetik, iazko apirilaren 29an Espainiako Poliziak erakunde horren aurka egin zuen operazioa salatu nahi dute, eta, bestetik, berrantolaketarako deia zabaldu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu