BBK-k Athleticen eta Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako finalerako 60 sarrera zozkatu ditu gaur, aurrezki kutxako bazkide direnen artean. BBK-ren webgunean kontsulta daiteke irabazleen zerrenda.
32.000 bazkidek parte hartu dute zozketan. Saridunek bihartik aurrera jaso ahal izango dituzte sarrerak, BBKren egoitza nagusian (Diego Lopez de Haro kale nagusian).
Partida ostiralean izango da, Madrilgo Vicente Calderon futbol zelaian, 22:00etan.