Kutxabanken Pribatizazioaren Aurkako Plataformak "neurrigabea" deritzo Gregorio Billalabeitia Kutxabankeko presidentearen lansariari, jakinarazi ostean %73 igoko diola bankuak soldata hari. Ohar batean, plataformak adierazi du pribatizazioa "haztegia" izaten ari dela "mesede tratuak" egiteko.
Plataformak uste du bankuak kontrol publikoa behar duela eta Kutxabankeko akzioek ezin dutela banku fundazioen esku jarraitu. Kutxabankeko egiturak "berehala" demokratizatzeko eskatu du.
CCOOrentzat, berriz, "onartezina" da Billalabeitiaren soldata igoera: "Neurrigabea da, Kutxabankeko zuzendaritza taldearen eta, batez ere, egungo gizartearen soldaten testuinguruan".