Ertzaintzak emandako datuen arabera, Gasteizko erasoa goizeko 2:45ean izan da, Venezuela kalean dagoen bulegoan. Kalteak ez dira handiak izan: atea bakarrik kaltetu da. Ertzaintzaren ustetan, kanpin gas bonbona batek eta aerosol batek osatzen zuten lehergailua.
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak azaldu duenez, bi ezezagunek su eman diote Iruñako Julian Galarre kalena dagoen kutxazain bati, 3:30ak aldean. Sua azkar itzali dute, baina kutxazaina erabat kiskalita geratu da.
PSE-EEren Azkoitiko egoitzaren ormatan pintaketak agertu dira gaur goizean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, goizeko ordu bietan dei bat jaso zuen Ertzaintzak, ezezagunek PSE-EEren egoitzan pintaketak egin zituztela esanez. "Hiltzaileak" jartzen zuen paretan.
Erasoak
BBVAren bulego bati eraso egin diote Gasteizen, eta Iruñean kutxazain automatiko bati
Gaur goizaldean bi eraso izan dira: bat Gasteizen eta bestea Iruñean. Arabako hiriburuan indar gutxiko lehergailu batek eztanda egin du BBVAren bulego baten aurrean. Nafarroako hiriburuan, aldiz, Caja Navarraren kutxazain automatikoari su eman diote. Kalteak txikiak izan dira bi erasoetan. Azkoitian (Gipuzkoa), berriz, "hitzaileak" idatzi dute ezenagunek, PSE-EEren egoitzako paretetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu