itoizko urtegia

Beamount: "Ezkerreko pareta mugitzen ari dela errealitate ukaezina da"

Itoizko Koordinakundeko abokatu Maria Jose Beaumontek azpimarratu duenez, Itoizko urtegiaren ezkerreko pareta mugitzen ari dela "errealitate ukaezina" da. ETB-2ko 'El Punto' saioan egin dioten elkarrizketan esan duenez, Espainiako Ur Konfederazioak informazioa "ezkutatzearen" arrazoia ere horixe bera dela uste du, izan ere, "beraiek tresnek ere jaso dute malda zentimetro bat mugitu dela".

2005eko ekainaren 1a
11:12
Entzun
Espainiako Ur Konfederazioak dio, maldaren mugimendua aztertzen duten makinak erratu egin daitezkeela, eta horregaitik, ezin dela esan ezkereko malda mugitu egin dela. Beamountek ez du hori ukatu, baina makina batek lana gaizki egitea onartu daitekeen bezela, hamar makina gaizki daudela esatea ez dela sinesgarria dio. "Izan ere, maldan dauden 10 makinek jaso dute mugimendua".

Beamountek azaldu duenez, ez dakite Espainiako Ur Konfederazioak dituen datu horiek Nafarroako Gobernuak badituen edo ez, baina jakiteko ardura badutela dio. Nafarroako Gobernua jakinaren gainean dagoela ziurtatu ezin badute ere, Koordinakundeak seguru dago Gobernuak badakiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.