Ertzaintzak gaur arratsaldean kale bat itxi du Beasainen (Gipuzkoa), edukiontzi baten ondoan motxila susmagarri bat dagoela-eta. "Ez ukitu" jartzen du motxilan, udaltzainek diotenez, eta ertzainek oraindik itxita daukate leku hura.
Joan XXIII.a da kalea, eta Ezkiaga auzoan dago, Beasaindik Ordiziarako irteeran. CAF lantegiko sarrera nagusiaren goiko kalea da.
Udaltzaingora deitu du herritar batek kalean motxila hori dagoela esanez.
Beasainen kale bat itxita dute ertzainek, motxila susmagarri bat dela-eta
Joan XXIII.a kalean dago motxila, "ez ukitu" mezuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu