Indarkeria matxista

Beasaingo Udalak elkarretaratzera deitu du eraso matxista bat salatzeko

Bihar elkartuko dira salaketa egiteko, 19:00etan, Zubimuzu plazan.

2018ko otsailaren 20a
15:41
Entzun

Beasaingo Udalak (Gipuzkoa) jakinarazi duenez, herriko emakume batek salaketa aurkeztu du "genero indarkeriaz jasandako eraso batengatik" . Hori salatzeko, elkarretaratzea antolatu du; biharko 19:00etarako deitu ditu herritarrak, Zubimuzu plazara.

"Generozko edozein motako erasoei" gaitzespena adierazi die Beasaingo Udalak, eta herritarrak gonbidatu ditu eraso horiek salatzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.