Atxiloketak
Beñat Barrondo atxilotu dute Laudion, asteburuan Cuencan atzemandako ustezko bi etakideekin zerikusia duelakoan
Espainaiko Segurtasun Indarrek Beñat Barrondo gaztea atxilotu dute gaur goizean Laudion (Araba). Espainiako Gobernuaren Arabako Ordezkaritzako iturriek jakinarazi dutenez, asteburuan Cuencan atxilotutako ustezko bi ETAko kideekin zerikusia duelakoan atzeman dute gazte hori. Hori dela eta, Guardia Zibilak Barrondoren neska-lagunak Bilboko Prim kalean duen etxebizitza miatu dute gaur eguerdian.
Askatasuna erakundeak jakinarazi du atxilotua Beñat Barrondo dela, eta goizeko zortziak inguruan atzeman dutela Espainiako Segurtasun Indarrek, zehazki, Laudioko Udalera lanera joan aurretik kafe bat hartzera zihoala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu