Kalera atera beste atxilotuen gisa, “laino batean bezala” dago oraindik Beñat Zarrabeitia. Adierazi duenez, “errusiar mendi baten modukoak” izan dira azken orduak: baldintzarik gabeko espetxeratuko zituztela uste izatetik, bat-batean aske egotera. Senide eta legunekin daude orain Madrilen, arratsaldean deklaratuko duten lagunen zain, eta Euskal Herrira etortzeko gogoz. Tratu “zuzena” izan dutela esan du, eta guztiaren gainetik, esker hitzak izan ditu Zarrabeitiak.
“Eskerrak eman nahi dizkiegu, bereziki, gure senide eta lagun guztiei, momentu zaila pasa dutelako, hor egon direlako, eta hemen daudelako. Eta nola ez, Euskal Herrian egun hauetan mobilizatu den jende guztiari, kezkatu den jende guztiari. Orain ari gara ikusten egunkarietan argazkiak, egon diren ekitaldi guztiak, sarekoak... Eskerrak denei”.