Gaur goizean entzierroaren aurretik Iruñeko zezen-plazan bederatzi gazte atxilotu dituzte foruzainek, jendeari irainka eta edariak botatzen ari zirela egotzita, Nafarroako Gobernuak esan duenez.
Kalez jantzitako poliziek plazatik irteteko esan diete, baina gazteek uko egin diote horri, eta orduan heldu dira foruzainak, atxiloketak egiteko.
Getxokoak dira bederatziak. Desordenu publikoak egitea, desobedentzia eta autoritateari aurre egitea leporatu diete.
Bederatzi gazte atxilotu dituzte zezen-plazan
Jendeari irainka eta edariak botatzen ari zirela egotzi diete. Entzierroaren aurretik izan da gertaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu