Haizeak arazoak eragitea ohikoa da Loiun. Igandean, ordea, normalean baino hegaldi gehiago utzi behar izan dituzten bertan behera, bederatzi denera. Horietaz gain, beste zortzi desbideratu egin behar izan dituzte.
Eguneko lehen orduetan izan dira hazie bolada indartsuenak. Urduñan, esaterako, 149,5 kilometro orduko abiadurara heldu dira eta 125era Tobillasen (Bizkaia). Hori dela eta egun osoan zehar abisu horia ezarri dute haize bolada indartsuengatik, batez ere mendi inguruetan.
Biharko, berriz, kostaldeara mugatuko da abisu horia eta olatuak 3,5 eta lau metro arteko altuerara he daitezke.