Errepideak

Bederatzi kilometroko ilarak izan dira N-1ean

2010eko urtarrilaren 26a
17:36
Entzun
Sei autok elkar jo dute goizeko zortziak laurden gutxi aldera N-1 errepidean, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) gasolindegi parean, Donostiarako noranzkoan. Istripuan ez da inor zauritu, baina nahasmen handia sortu du errepidean: bederatzi kilometrora iritsi diren ilarak sortu dira.

Goizeko zortziak eta hamar inguruan lortu dute autoak eraman eta errepidea garbi uztea, baina bederatziak eta hamarretan, arestian esan bezala, bederatzi kilometrokoak ziren ilarak. Nolanahi ere, bere onera itzultzen ari da egoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.