Bilboko etxe batean sutea izan zen atzo gauean eta bederatzi lagun zauritu dira, arin, kea arnasteagatik. Haietatik bost, umeak dira. Zazpi lagun Basurtuko erietxera eraman dituzte eta bi Gurutzetakora.
Marcelino Menendez y Pelayo kaleko 28. zenbakiko bosgarren solairuan izan zen ezbeharra. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du suhiltzaileek segituan itzali zutela sua.
Gizartea
Bederatzi lagun arin zauritu dira Bilbon, etxe bateko sutean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu